martes, 11 de noviembre de 2008

UDALETXERA

Azaroaren 3an bederatzietan, beti bezala, eskolara sartu gara. Andereñoak jaka ez kentzeko eskatu digu Bilboko udaletxera joango ginelako.Bilboko udaletxea, Rucoba arkitektoak eraiki zuen 1889.urtean.Udaletxeko erlojuaren azpian On Diego Lopez de Haro dago, berak 1300.urtean Bilbo fundatu zuen.

Eskailerako sabaian dagoen koloreetako berezia 6,70 m-ko luzera eta 2,20 m-ko zabalera dituena. Amadeo Deprit jaunaren lana da.Gero Arabiar aretora joan gara, Jose Soler apaintzaileak Arabiar aretoa eta bertako 96 oinarri margotu zituen zur eta bolikostako itxura emanez. Aipagarria da ere, zintzilikaturik dauden brontzezko lanparak, tona erdiko pisuenak.Arabiar aretotik areto nagusira pasatzeko, koadroz beterik zegoen pasabidea gurutzatu genuen, Bilboko alkate guztiak margotuta zeuden.
Areto nagusian, zinegotziak, alkatea eta alkatearen ordezkoak batzen ziren eta mahai bakoitzean mikrofonoak zeuden.

Udaletxeko bisita bukatu ondoren eskoara itzuli ginen autobusez .




Haizea Berguices 3.B

No hay comentarios: